XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaslea (irakaskintza administratzen duena) jainko txiki bat da, gehienetan.

Ikasleen gain dago.

Inoiz ez dago oker, edo oso gutxitan.

Egiaren jabe da.

Hezitzailea, (bere askatasuna edo heldutasuna komunikatzen duena) gizon da, besteak bezala.

Besteen mailan jartzen da.

Berak ere ikasi beharra eta egiaren bila segi beharra ikusten du.

Gaur egun, irakasleek ez dute gehienetan heziketarik ematen, ezagutzak baino.

Ikastetxeak, irakaskintzarako fabrikak balira bezala agertzen dira.

Fabrikaren helburua, ahal den gehiena produzitzea duzu.

Ahalik gehiena, ahalik denbora gutienean.

Inolako aitzakiarik ez dago produkzioa gutitzeko.

Eskolan berdin gertatzen da.

Ahalik gauza gehien ikasi, ahalik denbora laburrenean.

Ezagutza dosis haundiari begiratzen zaio.

Kantitatea, produkzioa duzu zaindu beharra.

Eskolan egin behar duzuna zera da: zure tokian zure lana isilik eta ongi bete.

Fabrikan bezalaxe.

Ondorenez, bere tokian lan egin nahi ez dutenak, ahalik gehien produzitzea nahi ez dutenak, kanpora jaurtikiak izanen dira, nola fabrikan, hala eskolan.

Zintzoak, Langileak bakez lan egiteko aukera izan dezan.

F) IKASI ETA IKASI.